TV3, Catalunya Ràdio i ACNren manifestua, Espainiako gobernuak Kataluniako hedabide publikoetan esku hartzeko egindako mehatxua dela eta

Espainiako gobernuak, Espainiako Konstituzioko 155. artikuluaren bidez, Kataluniako hedabide publikoetan esku hartzeko egindako mehatxuaren aurrean duten jarrera eman dute aditzera TV3k, Catalunya Ràdio-k eta Agència Catalana de Notícies-ek (ACN)
Després de la publicitat pots interactuar amb el player amb els següents botons Engegar/Aturar Silenciar Pujar el volum Disminuir el volum Instruccions per interactuar amb el player
imatge

TV3 eta Catalunya Ràdio komunikabide publikoak 1983an sortu ziren, Kataluniako Parlamentuan ziren indar politiko guztien aginduz. Izan ere, ordutik zerbitzua ematen diegun herritar guztien borondatea Parlamentuan jasotzen baita.

Duela 34 urtetik hona, beraz, Kataluniatik eta katalanez azaltzen dugu hemen eta munduan gertatzen den guztia, ahalik eta pluraltasun handienarekin eta egiazkotasuna zainduz. Eta horrexeri esker, erreferente bihurtu gara kalitatezko albistegien eta entretenimenduaren arloan; eta lider gara audientzian eta sinesgarritasunean.

Espainiako Gobernuak Kataluniako hedabide publikoak, Kataluniako Albiste Agentzia (ACN) barne, interbenitzeko egin duen mehatxua herritarren aurkako eraso zuzena da; eta informazio egiazkoa, objektiboa, plurala eta orekatua jasotzeko eskubidearen kontra doa; hau da, demokrazia guztien oinarrizko eskubidea dena urratzen du.

Gobernuak esku hartu eta hedabideon funtzionamendua kontrolatu nahi izateak agerian uzten du eskubide horiek urratu nahi dituela. Gobernuaren kontrolak prentsa askatasuna bahitzea dakar.

Injerentzia hau onartezina da Europa demokratiko batean, eta Europar Batasunaren oinarrizko printzipioak haustea dakar.

 

Versions en altres idiomes:

VÍDEOS RELACIONATS